hezkuntza
Hizkuntz sistemaren biktimak
Auzokide baten iritzi artikulua:
Pasadan egunean, honako datua agertu zen hedabideeetan : D.B.H.-ko % 33ak ez da oinarrizko euskara mailara iristen.
Ikastetxetik irten nintzean, zuzenean euskaltegi batera joan behar izan nuen, nire burua euskalduntzeko. Han hainbat jenderekin elkartu eta arazo berdina genuela konturatu ginen, bromen artean “Asociación de victimas del modelo A y B” egitea burutu zitzaigun. Nolabait eskolagabetuak sentitzen ginen, hizkuntz ofizial batean idazten, irakurtzen ezta mintzatzen ez genekigulako. Egia da, euskeraren debekua oso gertu zegoela eta gune euskaldunak oso murriztuak zeudela Bilbo hirian, zer esanik ez Otxarkoaga auzoaz. 80.hamarkadako errealitatea izan zen hori eta lehenago jaio ginenok jasan behar genuena.
Urteak pasa ondoren, eguneroko bizitzan, gune euskaldunak zabalagoak direla, edonoren begibistan dago. Gero eta euskaldun gehiago gaudela egia baita. Edozein pertsonek esan leike, printzipioz, gauzak ondo daudela.
Hedabideetan agertu den ikasketa sozial horrek, gauza gehiago esaten du, adibidez: matematiketako maila jaitsi dela, ikasleriaren %12ak ez du gaztelaniako maila gainditzen… Buruari buelta asko eman barik, ikasleek guztiaz paso egiten dutela eta, ohiko denborakoak ikasle hobeagoak zirela esango genuke. Baina, hausnarketa hori zuzena izan daiteke???Hizkuntz-sistema honek ez du al du inolako errurik ???. Nik, gauza bat besterik ez dut esango, gaur egungo gizarte batek onartzen badu eskolagabekotasuna, hau da, bere gizartea ez bada maila gutxiengo batera heltzen, biharko egunean ordainduko dugu.
Etorkizunari beste puntu beltz bat jarri diote, Bolonia prozesua. Unibertsitatearen pribatizazioa, goi- mailako ikasketa batzuen desagerpena (euskal filologia, artearen historioa, psikopedagogia…), “elitismoaren” buelta,etab. dira prozesu honek dakarkiguna. Hitz gutxitan, diru gabe ikasketarik ez.
Agian,urte batzuen buruan, beste edonork kurtsoa amaitzen duenean, konturatuko da bere muga ez dela izan bakarrik hizkuntz kontu bat eta bere ingurune artean “Asociación de victimas del sistema educativo” piztea bururatuko zaio.
Nakor
