gaur manifestazioa / hoy manifestacion

resolucion contra desahucios

MANIFESTAZIOA  AZAROAREN 17an LARUNBATEAN BILBON,  17.30EAN Jesusen Bihotzetik

ETXE-HUSTEEN ETA MURRIZKETA SOZIALEN AURKA. 

BIZILEKU DUINA IZATEKO ESKUBIDEAREN ALDE

 

Etxebizitzaren inguruko arazoen adierazpenik larrienetakoa da gertatzen ari den etxe-huste kasuen itxuragabeko hazkundea, eta honekin batera etxea bankuek kentzen dieten pertsona eta familien kopruua. Etxetik botatzen duten jendearen egoera latza da. Gehienetan, etxea galtzeaz gainera bankuarekin zor handia izaten jarraitzen dute. Izan ere, etxebizitza enkantean ateratzean, tasatuta zegoen prezioz azpitik saltzen da, eta honi gehitu egin behar zaizkio interes altuak eta ordaintzen ez den kasuetan finantza-erakundeek ezartzen dituzten baldintza basatiak. Ondorioz, pertsona eta familia hauek etxerik gabe geratzen dira eta hipotekaren zati bat ordaindu beharrean.

 

Botere publikoek mesede egin diete etxebizitzarekin negozioa egin dutenei. Eraikuntza-enpresen eta bankuen interesen alde jokatu dute. Horrela, bizileku bat izateko eskubidea espekulaziorako ondasun bihurtu da, eta herritar gehienentzako luxua. Arrazoia, bankuak eta aurrezki-kutxak eragile nagusi bihurtu izana, arlo publikoak bermatu beharreko eskubide izan beharko lukeen kasu batean.

 

Sistemaren oinarria etxea erostea eta berria eraikitzea izan da, ez alokairu publikoa eta hutsik zeuden bizitzak erabiltzea; azken urteotan horren emaitza “jabego birtuala” izan da: enplegua suntsitu eta eskubide laboralak zein gizarte-babesa galtzen ari direlarik, egungo egoerara iritsi gara. Gainera, erakundeek etxebizitzari dagokionez murriztera jo dute: aurrekontu publikoak eta gizarte-prestazioak moztu eta protagonismo osoa eman diete herritarren beharrizanen kontura negozioa egiten duten erakundeei.

 

Izurri sozial hau amai arazi beharra dago. Arazo larriok ikusirik, honakoa galdegiten dugu:

 

·         Pertsona guztiek bizileku duina izateko duten eskubidea aitortzea; eskubide hau benetan gauzatzeko aukera ahalbidetu behar da.

 

·         Etxe-huste guztiak behin betiko geldiaraztea. Ezin da saihestu herri- eta finantza-erakundeek ere erantzukizuna dutela hipoteken ordaina betetzen ez den kasuetan. Botere publikoak bankuen esanetara daude, eta hauek usufruktudun legez jokatzen dute, hipotekak finantzatzerakoan zinez abusuzko baldintzak ezartzen dituztelarik.

 

  • Etxe-husterik ez dadila gauzatu. Etxebizitza Publikoaren Erakunde bat sortu beharra dago; hipotekapean daudenek honen esku utziko lukete etxea, bertan bizitzen jarraitu ahalko luketeelarik, beren egoerari moldatutako alokairu sozial bat ordainduta.

 

·         Diru publikoa zuzenean alokairu sozialerako etxebizitza publikoa sustatzeko erabili behar da, horrela baliabide publikoak behar bezala erabiltzen direla bermatuz. Halaber, lurzoruaren kudeaketak gizartearen kontrolpean egon behar du, interes sozialaren arabera erabiliko dela ziurtatzeko.

 

Botere publikoei exijitzen diegu arazoa konpontzeko beharrezko neurriak har ditzatela. Nazkatuta gaude ustezko “kontsentsu handi” horiek aldarrikatzen entzuteaz, egoera inondik ere aldatzeko ez baitute balio.

 

Horrenbestez, dei egiten dugu datorren larunbatean, azaroak 17, arratsaldeko 17.30ean Bilboko Jesusen Bihotzaren plazatik abiatuko den manifestaziora: “Etxe-husteen eta murrizketa sozialen aurka. Bizileku duin bat izateko eskubidearen alde”.

 

Eragile sozialak: AHT gelditu! elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao La Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada – Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivo de parados de Iruñerria, Danok lan, Deshazkundea, Eguzki, Ekologistak Martxan , Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Ezkerretik Bilduz, Gazte Abertzaleak, Gazteak Alternatiba, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Iratzarri, Komite Internazionalistak, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea,  Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria,Urtxintxa Eskola, Zazpigarren Alaba

 

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT

 

 

Bilbon, 2012ko azaroaren 13an

 

 

MANIFESTACIÓN EL SÁBADO 17 DE NOVIEMBRE EN BILBAO, A LAS 17:30 DESDE EL SAGRADO CORAZON

 

CONTRA LOS DESAHUCIOS Y LOS RECORTES SOCIALES.

POR EL DERECHO A UNA VIVIENDA DIGNA

 

Una de las graves manifestaciones de la problemática existente en materia de vivienda es el incremento desmesurado de los desahucios que se producen y del número de personas y familias que pierden sus viviendas en manos de los bancos. La situación de la gente a la que desahucian es desesperada. En la mayoría de los casos, además de perder la vivienda, siguen teniendo una fuerte deuda con el banco. Esto se debe a que cuando se subasta la vivienda desahuciada, se vende por un precio inferior al de tasación, a lo que hay que sumar los elevados intereses y las extremas condiciones que imponen las financieras por los impagos. El resultado es que estas personas y familias se ven sin vivienda y debiendo pagar aún parte de sus hipotecas.

 

Los poderes públicos han beneficiado a quienes han hecho negocio con la vivienda. Han favorecido los intereses de las constructoras y de la banca. De esta manera, el derecho a una vivienda se ha convertido en un bien especulativo en manos de éstas y un lujo para la mayoría de la población. Este es el resultado de permitir que bancos y cajas se conviertan en agentes centrales de lo que debería ser un derecho garantizado por el sector público.

 

Un sistema basado en la política de compra de vivienda y nueva construcción en vez de impulsar el alquiler público y la reutilzación de viviendas vacías, ha conducido en los últimos años a una “propiedad virtual” que en esta situación de destrucción de empleo y deterioro de las condiciones laborales y las capas de protección social ha dado como resultado las situaciones actuales. Por si esto fuese poco, las distintas instituciones han aplicado una política de recortes en materia de vivienda: se han reducido enormemente los presupuestos destinados a vivienda, se han recortado las prestaciones sociales y se ha dado participación solo a esas entidades que hacen negocio a costa de las necesidades de la población.

 

Es necesario dar la vuelta al sistema actual. Para ello, exigimos:

 

  • El reconocimiento del derecho de todas las personas a acceder a una vivienda digna, derecho que se debe poder ejercer de forma efectiva.

 

  • La paralización de todos los desahucios de manera definitiva. No se puede negar la responsabilidad de las instituciones públicas y de las propias entidades financieras ante los incumplimientos del pago de hipotecas. Los poderes públicos están sometidos a la banca, que actúa de usufructuaria imponiendo condiciones totalmente abusivas a la hora de financiar las hipotecas.

 

  • No a los desahucios. Creación de un Instituto de Vivienda Pública, al que las personas hipotecadas puedan ceder la vivienda a cambio de poder seguir ocupándola a través de una alquiler social ajustado a su situación.

 

  • El dinero público se ha de dedicar a la promoción directa de vivienda pública en          alquiler social, garantizando así el aprovechamiento de los recursos públicos. Asimismo,  la gestión del suelo debe estar socialmente controlada para que se asegure su empleo en función del interés social.

 

Exigimos a los poderes públicos que adopten las medidas necesarias para paliar este problema. Estamos hartas y hartos de que lleguen a “grandes consensos” que no suponen ningún cambio real de la situación.

 

Por todo ello hacemos un llamamiento a la manifestación que se va a celebrar este sábado, 17 de noviembre, a las 17:30 horas, en Bilbao, en el Sagrado Corazón, bajo el lema “Contra los desahucios y los recortes sociales. Por el derecho a una vivienda digna”

 

 

Eragile sozialak: AHT gelditu! elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao La Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada – Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivo de parados de Iruñerria, Danok lan, Deshazkundea, Eguzki, Ekologistak Martxan , Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Ezkerretik Bilduz, Gazte Abertzaleak, Gazteak Alternatiba, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Iratzarri, Komite Internazionalistak, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea,  Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria,Urtxintxa Eskola, Zazpigarren Alaba

 

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT

 

 

 

Bilbao, 13 de noviembre de 2012

Tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *