otxarkoagako festak 2012

 

Pasa den hilean ospatu genituen Otxarkoagako Jaiak, eta ene ustez guztiz politak eta irekiak suertatu ziren. Giro alaia ezin hobea; jendearen parte hartzea azpimarratzekoa; lasaiak eta, hori bai, «geure» Udalaren partetik inolako laguntzarekin- bakarrik mila eta gutxi € MIZKINak eman zizkiguten -.

Dena den badaukagu talde ausarta bat eta buru belarri jarri zen, buelta eta buelta emanez eta Auzoko ia jende guztiarekin hitz egin ondoren, laguntza txiki bat lortu zuten… eta AURRERA!

Eskertzekoa da Otxarkoagako hostelero eta komertzio batzuen diru laguntza eta pertsona anonimo askorena. Doakiela hemendik geure eskerronak.

Mundu guztiarentzako ekitaldiak prestatu ziren: euskararen alde, haurrentzakoak, herri bazkariak, gazteeentzako musika jaialdiak, lehiaketak etab.

Nire aburuz, balantzea oso positiboa izan da eta esan daiteke demostraturik geratu dela arras, beste moduko festak egin daitezkela, imajinazio piska batez eta, oso inportantea: inolako interes pertsonal gabeko jendearen lan militanteari esker!!

Animo eta ea datorren urteko jaiak aurtengoko bezain politagoak irten ahal zaizkizuen!!

 

 

Pablo Herran

(Otxarkoagako Familia Elkartearen Presidentea)

Etiquetado .Enlace para bookmark : Enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.