auzo-bihotz txurdinagan

12.500 ale banatuko ditu

Txurdinagako auzo-bihotz berriari buruzko InfoBilbao berezia argitaratu du Udalak

Alea PDF formatuan ere eskura daiteke bilbao.eus udal webguneko esteka honetan

InfoBilbaoren argitaraldi berri honek 12.500 ale banatuko ditu guztira, gehienak etxez etxe postontzietan sartuta, eta gainontzekoak Barrutiko Udaltegietan, kiroldegietan eta liburutegietan zehar

Bilboko Udalak Txurdinagako auzo-bihotz berriari buruzko InfoBilbao berezia argitaratu du. Bi urte barru hasi eta 2021erako amaituta egotea aurreikusi den proiektu honen bidez, 3. Barrutiko auzo honetako bizitza sozial, kultural eta ekonomikoa sustatuko da, Europa Parkea, Artazuriña eta Arbideko oinezkoentzako pasealekuak eta Garai Lorategia, Txomin Garat eta Julian Gaiarreko aldameneko esparruak barne hartuko dituen “ekobulebar” baten sorreraz.

InfoBilbao udal buletinaren argitaraldi berri honek 12.500 ale banatuko ditu guztira, gehienak etxez etxe, postontzietan sartuta, eta gainontzekoak 3. Barrutiko Udaltegietan, kiroldegietan eta liburutegietan zehar. Alea PDF formatuan ere eskura daiteke bilbao.eus udal webguneko esteka honetan.

Txurdinaga auzoa egituratuko duen ekobulebarraren sorrerari begira, bertako herritarrek parte hartzeko aukera izan dute diseinatzeko garaian. Proiektuaren ardatz nagusia Europa Parkea da, Bilbo osoko berdegunerik handienetakoa, 107.000 metro koadrotik gorakoa. Bertan, hainbat azpiegitura berrituko dira, haurrentzako jolasguneak eta kirol esparruak barne. Gainera, negutegia erreferentziako zentro bihurtu nahi da, aisialdia eta kultura garatzeko.

“Auzoko bihotzak” proiektua Bilboko Udalaren lehentasuneko esparruetako bat da. Proiektua 2012an hasi zen, Hiriaren erdigunean dauden aukera berberak auzoetara eramateko asmoz, betiere bakoitzaren nortasuna errespetatuz eta sustatuz eta hiriaren eskaintza globala indartzen lagun dezakeen auzoak-erdigunea sarean txertatuz.

Lanak hamabi auzo-bihotzei ematen die arreta: San Inazio, Deustu, Matiko-Castaños, Uribarri, Otxarkoaga, Txurdinaga, Santutxu, Zazpi Kaleak-Atxuri, Errekaldeberri-Larraskitu, Mintegitxueta, Zorrotza eta Basurturi. Azken hau da orain arte gehien garatu dena.

Proiektu osoaren definizioan eta garapenean parte hartu dute Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, Bilbao Dendak elkarteak, Bilbao Ekintzak, auzoko bakoitzeko auzokoen elkarteek eta dendarien elkarteek, auzoetako ikasleek, Udalak eta Metropoli Fundazioak.

PUBLICADO en DEIA 2017/11/30

Marcar el Enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *