Published Marzo 30th, 2009 by erlantx
Txikienek ongi etorria emango diote Korrikari astean zehar
Arratsaldeko lehenengo orduan Korrika txikia egin dute Arangoitin. Bihar Iralako txikien txanda izango da eta etzi San Ignazion, Miribillan, Alde Zaharrean eta Etxebarria parkean aterako dira gaztetxoek euskararen lasterketa txikian parte hartzeko. Bilboko Korrika txikien zerrenda barruan.
Apirilak 1
- Irala: goizeko 10etan. Ibilbidea: Pagasarri eskola publikoa, Larraskitu bidea, San Adrian etorbidea, Juan de Garai, Est Guiña, Bergara etorbidea, Particular Monasterio, Baiona, Urizar, Goitia, Zuberoa, Bergara etorbidea, Irala, Medina de Pomar eta Eskurtze Parkea. Amaitutakoan jolasak Eskurtze parkean.
Apirilak 2
- Etxebarria Parkea: goizeko 11etan. Amaitutakoan trikitilariak.
- San Ignazio: arratsaldeko 3:15etan Larrako Torretik abiatuta. Amaiera: Levante plaza.
- Miribilla-Alde Zaharra: arratsaldeko 3:15etan. Amaitutakoan merienda Plaza Berrian.
Apirilak 3 Korrika eguna
- Santutxu: goizeko 10etan. Ibil¡bidea: Basarrate landa, Losada Margolaria, Egiluz, Luis Luciano Bonaparte, Karmelo, Santa Klara, Zabalbide, Santutxu, Juan de la Cosa, Basarrate Landa. Amaitutakoan: Umeentzako musika Karmelo plazan. Nagusientzako musika: Basarraten.
- Txurdinaga: goizeko 11etan. Ibilbidea: Hornilla doktorea, Jesus Galíndez, Gabriel Aresti eta Europa parkea. Amaitutakoan: bertsolariak eta trikitilariak.
Branka.biz