Otxarkoaga auzoak nagusientzako antzerki eta abesbatza hamabostaldiaren beste edizio bat jasoko du

Urtero zaleek osatutako antzerki taldeen lana erakusten duen XVI. Antzerki Astea Otxarkoagako Udaltegian izango da, eta bertan emanaldiak eskainiko dira abenduaren 12, 14, 18, 20 eta 22an. Horrela, bost antzezlan programatu dira, komediak batez ere. Lehenengo emanaldia Durangoko Gora ta Gora elkartearen “No hay mal que por bien no venga” izango da. Egitarauak amaierako ikuskizun berezia ere jasoko du, abenduaren 23an –arratsaldeko 18:30ean–,“Cotillas en 3D” antzezlana aurkeztuko duten Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero antzezle ezagunekin.

Antzerki astea lan hauekin osatuko da: Gasteizko Divertimentos konpainiaren “Picnic”;Errenteriako Auxardi taldearen “El circo de la vida”;Gasteizko Las Cuatro Torres taldearen “Mi tía y sus cosas”;eta Txurdinaga – Otxarkoagako Beti Gazte elkartearen “Ni una boda más”. Antzerki ikuskizunetara joateko beharrezkoa izango da dagokion gonbidapena jasotzea Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen egoitzan edo Otxarkoagako udaltegian. Biak ere Pau Casals Etorbidearen 19. zenbakian daude.

XIII. Abesbatza Asteari dagokionez, datorren asteartean, abenduaren 13an hasiko da, Durangoko Izar Gaztea, Sopelako Lagun Artea eta Peñascaleko Itugarpe Abesbatzarekin. Gainerako kontzertuak abenduaren 13an, 15ean, 19an eta 21ean izango dira, eta adinekoen 15 abesbatza taldek hartuko dute parte, Bilbokoak batez ere, baina baita Trapaga, Durango, Lekeitio edo Santurtzikoak ere.

Musika zein antzerki emanaldi guztiak Otxarkoagako Udaltegian izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da, gonbidapenarekin.

ABESBATZA ETA ANTZERKI HAMABOSTALDIA
19:00 Otxarkoagako Udaltegia

ABENDUAK 11
Abesbatzen kontzertua
Izar Gaztea (Durango)
Lagun Artea (Sopela)
Itugarpe Abesbatza (Peñascal)

ABENDUAK 12
Antzerkia
“No hay mal que por bien no venga”
Gora ta Gora (Durango)

ABENDUAK 13

Abesbatzen kontzertua
Mikel Deuna (Zorrotza)
Eguzki Lore (Lekeitio)
San Gabriel Abesbatza (Masustegi)

ABENDUAK 14
Antzerkia
“Picnic”
Divertimentos (Vitoria-Gasteiz)

ABENDUAK 15
Abesbatzen kontzertua
Peña El Bombín Abesbatza (Santutxu)
San Jorge Erretiratuen Elkarteko Abesbatza (Santurtzi)
Otxarkoagako Abesbatza Elkartea

ABENDUAK 18
Antzerkia
“El circo de la vida”
Auxardi (Errenteria)

ABENDUAK 19
Abesbatzen kontzertua
“Errekalde” Leioako Adinekoen Etxea
Abandoko Elkarteko Abesbatza

ABENDUAK 20
Antzerkia
“Mi tía y sus cosas”
Las Cuatro Torres taldea (Vitoria – Gasteiz)

ABENDUAK 21
Abesbatzen kontzertua
Errekaldeko Txapeldunak
Trapagako “Mendipe”
Beti Gazte Otxarkoaga – Txurdinaga

ABENDUAK 22
Antzerkia
“Ni una boda más”
Beti Gazte (Txurdinaga – Otxarkoaga)

ABENDUAK 23 / 18:30
Antzerkia
“Cotillas en 3D”
Gorka Aginagalde &Iñigo Salinero

iturria:Deia

otxaract_8373_1

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *