ya se acerca el dia y ya esta preparado lo que se ba acer ese dia
Abenduak 12an, larunbata, Bilboko Sukabi Gazte Lokalak 2.urteurrena jai giroan beteko du. Izan ere, Bilboko erraietan sustraitu den proiektu gazte honek badu zer ospatu, Gazte Egunera begira egitarau zabala prestatu dugularik. Ohiko trikipoteoa eta herri bazkariaz gain, RUMBA TXOU (Kortaturen bertsioak Gorka Chamorroren eskutik) eta ORKRESTAren emanaldiekin parrandan murgiltzeko aukera paregabea izango dugu. Bestetik, urte guzti hauetako ibilbidea laburbiltzen duen bideoa muntaia ikusgai egongo da. Gazte guztoi deialdiarekin bat egiteko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, bide batez Otxarkoagan ilusioz eraiki dugun bilgunea ezagutzera animatu nahi zaituztegularik.
Hamar urte daramatzagu autogestioan, auzolanean oinarritutako proiektuak sortzen eta garatzen. Hamar urte aurreiritziekin apurtzen, gure ilusioak eraikitzen. Azkenik, gure egitasmo nagusiena errealitate bihurtu da, Otxarkoagak, Bilbok badu Gazte Lokal berri bat. Sukabi Gazte Lokalak besteak beste doako ikastaroak (photoshop, euskal dantzak, txalaparta…) zein tailerrak, bideo emanaldiak, liburutegi herrikoia, auzoko elkarteentzako bilera gela zein gazteen elkargunea eskaintzen ditu urte osoan zehar. Kultur eskaintza aberasgarria hurbildu nahi duenarentzat. Zatoz Sukabira!
10 URTE JADA! AUTOGESTIOAN OINARRITUTAKO PROIEKTU GAZTEA ABIAN