
Ekonomiaren atzeraldiak beste 1.101 langile bilbotar eraman zituen Espainiako Enplegu Zerbitzuen langabe erroldara 2010eko urtarrilean. Urteko lehenengo hilabetea igaro ondotik, 23.786 langabe daude Bilbon, populazio aktiboaren % 13,9. Hilabete batean langabezia %4,85 hazi da.
Azpimarratu behar da iazko ekainetik langabeziak gora jo duela etengabe Bilbon. 2009ko urtarrilarekin alderatuta %23,08ko hazkundea izan du langabeziak. Urte betean 4.461 langabe gehiagok eman dute izena Bilbon dauden enplegu zerbitzuen bulegoetan.
Euskal hiriburuen artean langabezi tasarik altuenetariko bat du Bilbok.
BRANKA
