Etxebizitzaren prezioa beste 0,5 puntu garestitu da abuztuan Bilbon

Idealista higiezin atariaren arabera bigarren eskuko etxebizitzaren prezioak goranzko bidea hartu du Bilbon. Uztailetik abuztura salneurriak beste 0,5 puntu hazi dira eta, dagoeneko, metro karratua 3.751 eurotan dago. Euskal hiriburuen artean garestienetarikoen artean dago Bilbo.

Lau lurraldeen artean, Gipuzkoak dauka metro koadrorik garestiena bigarren eskuko etxeetan, 3.799 eurotan, hain zuzen (uztailean baino 66 euro garestiago). Bizkaia oso gertutik kokatzen da, 3.588 eurotan metroa. Merkeena, berriz, Nafarroakoa da, 2.129 eurotan (5 euro garestiago) dago metroa.

Hiriburuetan banaketa bera gertatzen da, Donostia baita garestiena, metro koadroa 4.908 eurotan dago (60 euro garestiago), Idealistaren zerrendaren arabera. Bilbon 3.751 eurotan (19 euro garestiago) dago. Iruñea da merkeena, 2.704 eurotan (14 euro garestiago).

Branka

Share
This entry was posted in General, Noticias de Diarios and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>