Bilbo Hiria irratia auzoz auzo; lehenengo geltokia Otxarkoag


Hilabetean behin Bilboko auzo batetik zuzeneko saioa egingo du Bilbo Hiria irratiak auzoz auzo ekimenaren baitan.

Aurten 20 urte izango dira Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria Irratia sortu zuela, Bilboko Kafe Antzokia sortu eta bi urtera, hain zuzen ere. Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Urte guzti hauetan gure mikrofonoetatik makina bat lagun ibili da, elkarteei eta erakundeei aukera ezin hobea eskaini diegu beren jardunaren berri eman dezaten.

 

Urte honetan Bilbo Hiria irratia auzoz auzo ekimena jarriko dugu abian. Hilabetean behin Bilboko auzo batetik zuzenean saio berezia eskainiko dugu. Bilboko auzoen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko asmoa dugu. Urtarrilaren 28an Otxarkoagatik zuzen zuzenean arituko gara, 12:00etik 14:00era. Auzoek hiriko erdigunearekin duten erlazioa ezagutzeaz gain, bertoko izaera ere ekarri nahi dugu gure mikrofonoetara.

 

Larunbatean abiatuko dugu Bilbo saio berezia, hortaz. Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izango ditugu. Otxarkoagako bizilagunak izango ditugu bidaide. Goizalde Eskaut taldeko kideak izango dira gurean. Otxarkoagako Merkatarien Elkartea, 1968an sortutako Otxarkoagako Familien Elkartea, Gazte Asanbladako kideak.

 

Usadio zaharrak ere ezagutuko ditugu Justugune Eguna esaterako, 26 urte pasa dira Otxarkoagako Pa-Ya euskal kultur elkarteak Begoñaldeko auzotarren artean galduta zegoen ohitura berreskuratu zuela. 1995ean Justu Eguneko ospakizuna antolatzeari ekin zion elkarteak eta harrezkero urtero bai Arbolantxa auzoan bai Tetuane landan ospatzen da. Arbolantxa bidean, Avril mendiaren magalean dagoen Otxarkoaga Formakuntza Zentroako kideak ere izango dira gurean, zentroak 50 urte bete berri ditu.

Fuente Uriola

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *