{"id":6261,"date":"2014-05-30T10:18:36","date_gmt":"2014-05-30T08:18:36","guid":{"rendered":"http:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/?p=6261"},"modified":"2014-05-30T10:18:36","modified_gmt":"2014-05-30T08:18:36","slug":"hitzaldia-3","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/cultura\/hitzaldia-3\/","title":{"rendered":"hitzaldia"},"content":{"rendered":"<div>Alemaniako lagun talde batek 2010ean osatu zuen egungo \u2018Legion Condorrek eragindako suntsipena &#8211; 36\/37ko gerran nazien bidegabekeria, iragana eta oraina\u2019 izeneko erakusketaren mamia. Bi urtera, Baskale elkarteak, testuak euskaratu eta argazkiz hornitutako 17 panel Euskal Herriko hainbat aretotan paratu ditu. Egunotan, Santutxuko AEK euskaltegiko hormetan eskegita daude.<\/div>\n<p><a href=\"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-content\/uploads\/2014\/05\/condor-.jpg\" data-lbwps-width=\"720\" data-lbwps-height=\"960\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-medium wp-image-6262\" alt=\"condor\" src=\"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-content\/uploads\/2014\/05\/condor--225x300.jpg\" width=\"225\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-content\/uploads\/2014\/05\/condor--225x300.jpg 225w, https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-content\/uploads\/2014\/05\/condor-.jpg 720w\" sizes=\"auto, (max-width: 225px) 100vw, 225px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Euskaldunok Condor Legioari buruzko \u00abgauza asko\u00bb entzun ditugu Baskale euskal alemaniar elkarte soziokulturaleko Andrea Heuschmiden arabera. Horregatik 2012an, Alemanian, \u2018&#8230;<em>Luftwaffe<\/em>-ren erabateko arraskata\u2019 izena zuen erakusketako edukiak Euskal Herrian kaleratzea proposatu zietenean, Baskale elkarteko lagunek euren buruari galdetu zioten \u00abea merezi zuen 36ko gerraren, Condor Legioaren eta Gernikaren suntsipenaren historiari buruzko beste lan bat egiteak\u00bb. Izan ere, historia horrren \u00abparte batzuk\u00bb ezagunak dira, baina oraindik orain \u00abbadaude hutsuneak\u00bb. Esaterako, \u00abinork gutxik ezagutzen du militar alemaniarrek indar kolonial espainolari emandako laguntza Rifeko gudaren azken unean\u00bb. Hori guztia Condor Legioak airetik Bizkaiko herriak suntsitu baino 20 egun lehenago gertatu zen.<\/p>\n<p>Urte haietako suntsipenak ez ezik, museo eta omenaldietan \u00aborduko kriminalek eta haien ondorengoek\u00bb historia nola azaltzen duten ere erakutsi nahi izan du Baskale elkarteak: \u00abGaur egun, Gernikan, Durangon edota Otxandion gertatu ziren bezalako suntsipenak ari dira gauzatzen munduan, beste kriminal batzuk eraginda\u00bb. Horrela, jatorrizko erakusketa alemaniarraren ituzlpena eginez \u00abhutsune historiko horiek betetzea\u00bb izan da elkartearen asmoa. \u00abUste dugu merezi izan duela\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Santutxuko AEK euskaltegian ikusgai<\/strong><\/p>\n<p>Orain urtebete Gernikan inauguratutako \u2018Legion Condorrek eragindako suntsipena &#8211; 36\/37ko gerran nazien bidegabekeria, iragana eta oraina\u2019 erakusketa Santutxura, AEK euskaltegira -Arbidea 21- iritsi da Euskal Herriko zortzi herritan geldialdia egin ostean. Euskaltegiko hormentan ikusgai dago nahi duen orok bisita dezan.<\/p>\n<p><strong>Hitzaldia<\/strong><\/p>\n<p>Ekainaren 5ean, osteguna, hitzaldia eskainiko dute Baskale elkarteko kideek euskaltegian bertan 19:00etan. Auzoari eta auzotarrei irekitako ekitaldia izango da. Besteak beste, Francoren gobernuak eta alemaniar gobernu naziak izan zituzten hartu-emanak eta orainaldira arte luzatu diren \u00abbidegabekeriak\u00bb izango dituzte mintzagai.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alemaniako lagun talde batek 2010ean osatu zuen egungo \u2018Legion Condorrek eragindako suntsipena &#8211; 36\/37ko gerran nazien bidegabekeria, iragana eta oraina\u2019 izeneko erakusketaren mamia. Bi urtera, Baskale elkarteak, testuak euskaratu eta argazkiz hornitutako 17 panel Euskal Herriko hainbat aretotan paratu ditu. Egunotan, Santutxuko AEK euskaltegiko hormetan eskegita daude. Euskaldunok Condor Legioari \u2026 <a class=\"continue-reading-link\" href=\"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/cultura\/hitzaldia-3\/\">Seguir leyendo <span class=\"meta-nav\">&rarr; <\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[9],"tags":[296],"class_list":["post-6261","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-cultura","tag-historia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6261","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6261"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6261\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6261"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6261"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6261"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}