{"id":6985,"date":"2016-03-25T21:10:52","date_gmt":"2016-03-25T19:10:52","guid":{"rendered":"http:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/?p=6985"},"modified":"2016-03-25T21:10:52","modified_gmt":"2016-03-25T19:10:52","slug":"kale-dor-kayiko-garan-entrevista-a-kale-dor-kayiko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/general\/kale-dor-kayiko-garan-entrevista-a-kale-dor-kayiko\/","title":{"rendered":"kale dor  kayiko garan \/ entrevista a kale dor kayiko"},"content":{"rendered":"<p>PUBLICADO en GARA 2016\/03\/<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div class=\"col-sm-12\">\n<div class=\"header-interview  highlight\">\n<div class=\"interview-header-image\"><\/div>\n<div class=\"interview-header-title\">OSCAR VIZARRAGA<\/div>\n<div class=\"interview-header-subtitle\">KALE DOR KAYIKO<\/div>\n<div class=\"abstract\">\n<p>Ijitoen eskubideen defentsan lan egitendu Kale Dor Kayiko elkarteak. Bertako lehendakariordea den Oscar Vizarragak ijitoen historia, usadioak eta herri bezaladituzten nahiak azaldu dizkio<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"subheader\">\n<div class=\"title\"><span class=\"opinion-title-down\">\u00abNomada izateak kondaira asko sortu ditu, baina egia honakoa da: inon ez digute lekurik egin\u00bb<\/span><\/div>\n<div class=\"overheader extra-info\"><span class=\"author\">Oihane Larretxea de la Granja<\/span><\/div>\n<div class=\"publication-print-send\"><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"col-sm-12\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-sm-12\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-sm-9\">\n<div class=\"big-photo report-photo\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.naiz.eus\/media\/asset_publics\/resources\/000\/270\/144\/publication_news_landscape\/vizarraga1.jpg?1458369568\" alt=\"Vizarraga1\" \/><\/div>\n<div class=\"\">\n<p>Alboan ditugu, gure herrikideak eta auzokideak dira, baita atari bereko bizilagunak ere, baina, oro har, gutxi dakigu ijitoez, euren kulturaz, sustraiez, historiaz. Oro har, beren ohituren eta usadioen inguruan zabaldutako usteak baizik ez ditugu ezagutzen eta maiz uste horiek okerrak izan ohi dira. Hori horrela, Kale Dor Kayiko elkarteak lan mardula eta beharrezkoa egiten du eremu askotan, betiere integrazioa nahiz elkarbizitza bultzatzea helburu. Besteak beste, familiei sostengua eta informazioa errazten edota erakundeentzat aholkulari lanak egiten aritzen da, eta, adibidez, funtsezko lana bete du 80ko hamarkadaz geroztik haur ijitoak hezkuntza sisteman txertatzeko. Hain zuzen ere, hezkuntzarena da elkartearen zutoina, lanean jarri zuen ardura nagusia.<\/p>\n<p>Oscar Vizarraga lehendakariordea da elkartearen aurpegi ezagunenetako bat, eta beregana jo du GAUR8k. Bilboko Txurdinaga auzoko egoitzaren ateak parez pare ireki dizkio bitxikeriak, egiak, gezurrak, ibilbidearen nekeak eta pozak azaltzeko gertu.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.naiz.eus\/media\/asset_publics\/resources\/000\/270\/339\/original\/vizarraga1.jpg?1458297211\" alt=\"\" width=\"349\" height=\"223\" \/><\/p>\n<p>Elkartearen estimazioen arabera, Hego Euskal Herrian 28.000 inguru ijito bizi dira egun. Zifrek, ordea, ez dute zenbaki ofizialekin bat egiten, erakundeek ez dituztelako aintzat hartzen jatorri portugaldarra duten 3.000 ijito inguru, ezta 1.500 ijito euskaldun edo erromintxel ezta jatorri errumaniarreko beste 2.000 pertsona. Gainera, fluxu migratzaileak oso aldakorrak direnez, bereziki azken urteotan, zenbakiok ez dira zehatzak. Herrialdeka, Nafarroa eta Bizkaia dira ijito gehienen bizileku, 8.000 eta 7.000 pertsonekin, hurrenez hurren. Azken horietatik erdia Bilbo Handian bizi dira. Gipuzkoan 3.500 daude eta Araban 2.800 inguru.<\/p>\n<p>Izatez, nomada izan da ijito herria, baina zentzu horretan hainbat fantasia hautsi nahi izan ditu Vizarragak. \u00abEz ginen hona heldu bidaiatzea gustuko genuelako, ezta gure mundu ikuskeragatik\u00bb. Dioenez, etengabe mugitzearen arrazoia, %70 batean, jasan duten jazarpena izan da. Bidean odol asko isuri dutela dio, arrazakeria sufritu dutela. Oraindik ere egiten dute.<\/p>\n<p>Estatu espainiarrera 1430. urtearen bueltan heldu ziren ijitoak, gutxi gorabehera. Historiaren arabera, XI. mendean utzi zuten beren herrialdea, egungo India eta Pakistan artean kokatua. Beti ihesean, hamaika herrialde zeharkatu zituzten. Mendebalderantz abiatu eta Afrika iparraldeko bidea hartuz heldu ziren batzuk Estatu espainiarrera, Andaluziatik Europara sartuz. Beste batzuek, berriz, jaioterritik iparralderantz egin zuten, Turkia zeharkatuz. Azken horiek Kataluniatik eta Euskal Herritik barna heldu ziren Estatura.<\/p>\n<p>\u00abNomada izateak kondaira asko sortu ditu, Jainkoak basamortuan bizitzera kondenatu gintuela, aberririk gabe, izenik gabe, madarikatuta\u2026 Baina egia honako da: ia herrialde bakar batean ere, inon ez esatearren, ez digute lekurik egin\u00bb. Eta ijitoek beren inguruan oso sare sendo eta estua ehuntzen badute ere, neurri batean euren burua babesteko eta defendatzeko egin dutela dio. Globo-arrainaren adibidea jartzen du. \u00abHori izan da bizirauteko modua. Gure oinarri etnikoa gure familia da. Ez dugu boterea nahi zure familia gobernatzeko, botere zati bat nahi dugu gure familiek biziraun dezaten. Ez dago ijito politikaririk edo ijitoen alderdirik herrialderen bat gobernatzea helburu duenik. Ijito bat politikan sartzen bada bere herria desager ez dadin egiten du. Horrek eraman du hainbat ijito politikan sartzera, bereziki Europa Ekialdean\u00bb, azaldu du.<\/p>\n<p class=\"interior-content-section bold\">Erromintxelak<\/p>\n<p>Estatu espainiarrean bizi diren ijitoek ez dute romani hizkuntza hitz egiten, kaloa baizik, jatorrizko romani hizkuntzaren \u00abmintzamen bat\u00bb, ez baita dialektoa. \u00abGainera, romaniaren jatorria izan arren, hizkuntza hori hitz egiten duen ijito batekin elkar ulertzerik ez dugu\u00bb, zehaztu du Vizarragak. Gramatika latinoa ere badu, baita konkordantzian \u00abakats handiak\u00bb ere, elkarrizketatuak berak dioenez. Romania, aldiz, hizkuntza unibertsala da, mundu osoko ijitoek elkar ulertzen dutelako, tokian tokiko salbuespenekin edo eraginekin. Kaloarekin, berriz, Estatu espainiarreko, Portugalgo, Italia mendebaldeko eta Estatu frantseseko hegoaldeko ijitoak komunikatzen dira elkar.<\/p>\n<p>Euskal Herriko kasua, ordea, benetan berezia da. Izan ere, arrazoi antropologiko, soziologiko eta linguistikoak tarteko, beste herrietan izan ez zuen garapena izan zuen romaniak, ezberdina, erromintxela sortuz. \u00abBertako herriarekin eta herritarrekin izandako kontaktuak benetako mestizajea ahalbidetu zuen. Euskal Herrian hainbat baldintza eman ziren ijitoak gusturago senti zitezen. Estatuan beste inon ez ziren ematen: gutxiengo bat izatearen sentimendua, hizkuntza propio bat izatea, kultura bat, euskaldun izateagatik bazterketa jasatea, herri bezala biziraun nahi zuen herri bateko partaide izatea\u2026 Ijitoak ezaugarri horiekin erabat identifikatuta sentitu ziren. Pentsa, euskararen eta erromintxelaren artean antzekotasun handiak daude, hainbeste, testuingurutik ateratzen badira zaila dela zehaztea zein hizkuntza den bietatik. Bada, horrek guztiak ekarri zuen ijito euskaldunak sortzea; hitz egiten zuten hizkuntzak berak bezala, erromintxela izena hartu zuten\u00bb, nabarmendu du Vizarragak.<\/p>\n<p>Antza, Europa iparraldetik heldutako ijitoen ondorengoek dira erromintxelak, eta, Kale Dor Kayiko elkarteko kidearen arabera, \u00abfisikoki euskaldunen antza dute, begi eta ile argiak dituzte\u00bb. Euskaldunek lurrarekin eta baserriarekin zuten loturak ere izan zuen eraginik ijitoengan. \u00abEskulan beharrak, kinkila konpontzaile edo lurra lantzeko tresnen egile bezala aritzeko aukerak\u2026 ijitoak bertan oso ondo sentitzea ahalbidetu zuten, bizimodua aldatzeraino: nomada izatetik sedentario izatera pasa ziren. Ez da kasualitatea erromintxela familia ezagunenek industria txatartegiak izatea; txatarra erosten dute ondoren birziklatzeko\u00bb.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.naiz.eus\/media\/asset_publics\/resources\/000\/270\/340\/original\/vizarraga3.jpg?1458297305\" alt=\"\" width=\"450\" height=\"314\" \/><\/p>\n<p>Elkarbizitzaren beste adibide bat: \u00abIjitoena gizarte patriarkala den bitartean, erromintxelena matriarkala da, Euskal Herrikoa bezala. Oso talde interesgarria da. Esango nuke bakarra dela bere gizarte egituraren zati bat utzi duena erreferentziatzat duen kulturarenetik hartzeko. Euskal ijitoek beren balore zerrenda aldatu dute euskal kulturara egokitzeko, baina horrek, aitzitik, ez die ijito identitatean galerarik ekarri \u2013baieztatu du\u2013. Hitz gutxitan esateko, erromintxela elkarbizitzaren adibiderik onena da, mestizaje hutsa; ez dago inposizio edo jazarpenik, giza sinbiosia, linguistikoa eta soziologikoa baino ez dago, modu naturalean sortutakoa\u00bb.<\/p>\n<p>Etxeberria, Etxebarria, Etxepare, Vega eta Berrio dira erromintxela familietako abizen arruntenetako batzuk. Lea-Artibai inguruan asko daude, baita Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroan ere. Lehen erromintxela Lasarte-Orian kokatzen du elkarteak ikertutako artxiboak oinarri. Etxebarria zen bere abizena.<\/p>\n<p>Erromintxelen historia jaso eta dokumentatzeko, 1995ean Kale Dor Kayiko elkarteak ikerketa soziolinguistikoa abiatu zuen Euskaltzaindia eta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Departamentuaren eskutik, baina hitzarmenak urtebete iraun zuen eta ondoren heldu ziren arduradunek ez zuten soka hartatik tira nahi izan. Hala, zoritxarrez, baliabide ekonomikorik ez izatea argudio, ikerketa ez zen amaitu. Batzuen \u00abinteres falta\u00bb ere aipatu du Vizarragak. Hori gertatzea \u00abulergaitza\u00bb dela uste du, horregatik, elkarrizketa honen bidez erakundeei deia luzatu nahi die, inplika daitezen. \u00abIkertzen hastean hilda zegoen hizkuntza topatuko genuela uste genuen, eta oso oker ginen!\u00bb, dio. Gaur egun belaunaldi zaharrenek soilik hitz egiten dute, gazteek euskara ikasten duten neurrian erromintxela alde batera uzten baitute. Horregatik ikerketa berandu baino lehen itxi behar dela uste du.<\/p>\n<p class=\"interior-content-section bold\">Hezkuntza sisteman txertatu<\/p>\n<p>Ijitoen bizimoduan aldaketa nagusi bat eman bada, hezkuntzan eman da, alegia, hezkuntza sisteman txertatzean. Vizarragak guztiaren oinarria hezkuntza dela uste du, eta horixe izan zen elkartearen aurreneko helburua, eta garrantzitsuena. \u00abHaurrak ez genituen eskolara eramaten, hasteko ez genekielako eskola guretzat ere bazenik. Ijito komunitatea gizartearen alde batean egon da; gure burua baztertzeaz gain, baztertu ere egin gaituzte. Horri, bizilekua maiz aldatu izana eransten zaio\u00bb.<\/p>\n<p>Benetako aldaketa 80ko hamarkadan jazo zen, baina EAEn lurralde bakoitzak prozesu erabat ezberdina izan du ijito neska-mutikoak hezkuntza sisteman txertatzerako orduan. Bizkaian, Adarra maisu-maistra taldeak azaldu zuen egoeragatik kezka, eta bete-betean inplikatu zen. Ijito haurrei ulergarriak izango zitzaizkien eskola materialak egokitzen hasi ziren. \u00abAsko ez ziren eskolara joaten, eta joaten zirenen artean askok ikasketak utzi egiten zituzten. Egoera oso prekarioa zen. Beraien arreta bereganatuko zuen materiala sortzea zen gakoetako bat, beren errealitatera egokituta\u00bb, oroitu du Vizarragak. Elkarlana bi norabidetan eman zen, maisu-maistrek ijito komunitatean erreferentzia ziren pertsonen laguntza jaso zutelako.<\/p>\n<p>80ko hamarkada amaieran, Adarratik eskaera zehatz batzuk luzatu zitzaizkion Lakuari. Adibidez, protokolo bat diseinatzea. \u00abHorrek fruitua eman zuen eta 1989an Lakuako Hezkuntza Saila eta Bizkaiko Aldundiko Ongizate Saila elkarrekin eseri ziren. Ondoren, Kale Dor Kayiko eratu genuenoi deitu gintuzten. Absentismoaren aurkako protokoloa Adingabeen Fiskaltzara ere igorri zen eta udal askok ere sinatu zuten, Eudel elkartearen bidez. 90ean zazpi talde sortu ziren, besteak beste, Bizkaiko familiekin lan egiteko, informazioa eta baliabideak eskaintzeko\u00bb. Garapena handia izan da, eta denbora laburrean gainera. \u00abHorregatik, gaur egun umeen eskubideez eta helduen erantzukizunez hitz egiten dugu\u00bb.<\/p>\n<p>Araban eskolaratze prozesua Gao Lacho Drom elkartearen eskutik eman zen, eta Elizarenetik, boluntarioen bidez. Tio Bartolok egindako lana goraipatu du Vizarragak, Caritasekin zuen harremana gogora ekarriz egindako bidea ulertarazteko.<\/p>\n<p>Gipuzkoan egoerak ez zuen zerikusirik ez Bizkaikoarekin ezta Arabakoarekin ere. Batetik, ijitoen dispertsio handia ematen zen, eta horrek ijitoak zentro jakin batzuetan ez pilatzea eragiten zuen. Ondorioz, lehen begirada batean behintzat, erakundeentzat ez zegoen arazorik. Eta hortxe dago koska. Vizarragaren arabera, \u00aberakundeek eurentzat egoera bat arazo bilakatzean bakarrik ematen dute konpontzeko urratsa, ez lehenago. Inoiz ez dute pentsatzen, beraiek, erakunde bezala, arazo ote diren hiritarrentzat edo ez\u00bb. Horri erantsi behar zaio Donostiako Errekalde auzoan, A\u00f1organ, ijitoen hezkuntza maila \u00abijito ez ziren haurren mailan jartzeko zentroa\u00bb zegoela. Eta hori, azkenean, ghetto bilakatu zen. \u00abGure ardura horrekin amaitzea zen, haurrak hezkuntza sistema arruntean sar zitezen. Bitartekoak sortu eta zerbitzuak koordinatu beharra zegoen. Zorionez, 97an edo 98an itxi zituen ateak eskola hark\u00bb.<\/p>\n<p>Guztietan Bizkaikoa izan da sistema eraginkorrena, batez ere lantalde zehatzak sortu zirelako, azpiegitura eta bitartekoak eskainiz bai erakundeetatik baita ijito komunitatetik ere, dinamika oso bat sortu arte. Gaur egun neska-mutiko ijitoen eskolaratze tasa ia %100ekoa da, baina absentismoan oraindik asko dago egiteko.<\/p>\n<p class=\"interior-content-section bold\">\u00abFamilia\u00bb, gizarte txiki bat<\/p>\n<p>Ijito herria hobeto ulertzeko beren usadioak aipatu behar dira ezinbestean, baita \u201cfamilia\u201d, beren \u201cmini-gizartea\u201d, egituratzeko duten modua ere. Vizarragaren hitzetan, ijitoarena gizarte patriarkala, piramidala eta patrilineala da. \u00abPatriarkala da gizonak duen paperagatik, baina horrek ez du esan nahi emakumeak ardurak ez dituenik. Etxeko erabaki asko biek batera hartzen dituzte, eta badaude emakumeak soilik erabakitzen dituen gauzak, baina gizonak \u2018kanpo harremanetarako ministroaren\u2019 papera egiten du nolabait: erabakien ardura darama eta etxetik kanpo ikusten den aurpegia berea da\u00bb. Adina sexua baina baliotsuagoa dela ere erantsi du; hala, boterea zaharrenetik gazteenera erabiltzen da. \u00abHorregatik, gerta daiteke familia batean adineko gizonik ez egotea eta emakume heldu batek hartzea familiaren ardura hurrengo belaunaldiko gizonarekiko dagoen adin tartea handia delako. Gizonezko hori urteak betetzen dituen neurrian joango da rolak hartzen\u00bb.<\/p>\n<p>Piramidaltasunari dagokionez, belaunaldi edo mailatan sailkatzen dira pertsonak. Oinarrian, haurrak. Ondoren, nerabeak, gazteak, ezkonduak eta helduak. Helduei, t\u00edo eta t\u00eda deitzen zaie, letra txikiz, eta ez du esan nahi denen izeba-osaba direnik, estatusa adierazteko balio duen hitza da. Azken maila ez da erpin bat, piramideak punta faltako balu bezala, ez duelako pertsona bakarrak osatzen. Bertan daudenak T\u00cdO eta T\u00cdA dira, letra nagusiz. Vizarragak argitu nahi du ez dietela patriarca deitzen. Gizon zein emakumeak heltzen dira azken urratsera, eta ez dira adinekoak izan behar ezinbestean, baizik ume izan direnetik \u00abijito legea\u00bb aintzat hartuta ibilbide eredugarria izan duten pertsonak. \u00abEzin du edonork azken urratsera heldu. \u00abBadira 50 urterekin T\u00cdO direnak eta 70ekin t\u00edo direnak\u00bb.<\/p>\n<p>Neurria hartzearren, \u201cfamilia\u201d txiki batek 200 kide ditu, 300 eta 400 bitartean ertaina da. Euskal Herrian dagoen ijito kopurua kontuan hartuta, familia gutxi direla aipatzen du. \u00abFamilia bakoitza gizarte txiki bat bezala gara. Eta nola zehazten du gizarte batek zer egin daitekeen eta zer ez? Eta zer egin behar den arauak betetzen ez direnean? Horretarako botere legegilea, betearazlea eta judiziala ditugu. Elkarbizitza familien artean nahitaez eman behar denez, \u2018ijito legea\u2019 da familiak sisteman egituratzen gaituena\u00bb. Eremu geografiko bera partekatzen dutenek bete behar dituzte familietako T\u00cdO eta T\u00cdA direnek idatzitako arauok. Aldiz, bi familiaren artean elkarbizitza arazoak daudenean, hirugarren bat sartzen da jokoan, neutrala dena, alegia, auzian zerikusirik ez duena, eta kriss (\u201clegea\u201d romaniz) delakoa antolatzen du. Kideok arazoa izan duten bi familiek derrigorrez bete beharreko arau berriak onartuko dituzte \u00abeta bakoitza arduratuko da bere etxean arauok ezartzeaz. Kriss-a krisi egoeretan soilik sortzen da. Bere lana egitean desegin egiten da\u00bb, dio Vizarragak.<\/p>\n<p>Ijito populazioa gaztea da. Ijitoen %50ak 25 urte baino gutxiago ditu eta horietatik %40k 16 urte baino gutxiago. 18 eta 20 urte inguru dituztenean ezkontzeak eragina du, jakina (batez besteko adina 14 urtekoa zen orain urte batzuk). Hortik aurrera daude baimenduta harreman sexualak, ez lehenago, eta seme-alabak goiz izaten dituzte. Dibortzioarena oso kontzeptu berria dela dio elkarrizketatuak, baina kasu batzuetan ematen dela zehazten du. \u00abInoiz ez nortasunak bateragarriak ez direla argudiatzen bada\u00bb, adibidez, baina bai, eta berehalakoan, senarraren edo emaztearen aldetik adulterioa eman bada. Tratu txarren kasuan \u00ablehen aukera\u00bb ez dela dio, \u00abbaina egoera errepikatzen bada dibortzioa adostu daitekeela\u00bb gehitu du.<\/p>\n<p>Ezkontza eguna heltzen denean emakumeari \u201czapiaren proba\u201d egiten zaio, birjina den edo ez jakiteko. Ohitura hori hala mantentzen dute gaur egun, eta etorkizunean izan lezakeen garapenaz dio \u00abhogeita hamar urte barru proba ginekologiko bat izango dela akaso\u00bb, baina edozein kasutan iritzi du \u00abgaren guztia proba horretan\u00bb dagoela.<\/p>\n<p class=\"interior-content-section bold\">Mitoak gezurtatzen<\/p>\n<p>Behin egia diren ohiturak azalduta, ijitoen inguruko gezur eta mitoez mintzo da Vizarraga. Ijito emakumeek ijito ez diren emakumeek lortu duten berdintasun maila bera ez dutela onartzen du, baina nabarmendu du pixkanaka horretan ere urratsak ematen ari direla, eta, adibidez, gizonezkoek etxean gehiago laguntzen dutela egun. \u00abUtz gaitzatela gure erritmora garatzen\u00bb, eskatu du.<\/p>\n<p>Arrazakeria sufritu dute historian zehar ijitoek eta egun ere sufritzen dute; \u00abasko\u00bb, dio. Eta hortxe aipatu ditu Vizarragak etxebizitza bat alokatu ahal izateko dituzten arazoak \u2013\u00abjabeak ijitoa zarela ikusten badu ez dizu alokatzen\u00bb\u2013 edo lanpostu bat eskuratzeko jartzen zaizkien trabak \u2013\u00abnahiz eta ondo prestatuta egon, beti hartuko dute lehenago ijitoa ez den norbait\u00bb\u2013. \u00abJendeak daturik gabe hitz egiten du, badiote etxebizitzak ematen dizkigutela, eta ez da egia. Erraza da mina egitea, eta zaila ordea informazioak gezurtatu eta gure ohorea garbitzea. Mesfidantza handia dago gurekiko eta horrek zaildu egiten dizkigu hainbat oinarrizko eskubide. Desilusioa eta frustrazioa eragiten du horrek komunitatean\u00bb.<\/p>\n<p>Hainbat jarrera sozial desegoki egozten zaizkiela ere salatu du: \u00abElikadura txarra, delinkuentzia, higiene falta, segurtasun eza\u2026 aipatzen dira, baina esan diezadatela ghetto batean bizi eta ijito ez den nork ez dituen arazo hauek. Arazoak berberak dira. Kanpotik begiratu eta herri jakin bati egozten zaizkion jarrerak ez dira herri horrenak, berezkoak, baizik-eta egoera baten ondorioz sortutakoak. Egoera horiek ekartzen dituzten sorburuen aurka borrokatu behar dugu, horri guztiari irtenbidea emateko\u00bb.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.naiz.eus\/media\/asset_publics\/resources\/000\/270\/341\/original\/vizarraga4.jpg?1458297536\" alt=\"\" width=\"442\" height=\"347\" \/><\/p>\n<p class=\"art_intra_title\">\u00abAbsentismo zifrak larriak dira: eredua aldatu beharra dago\u00bb<\/p>\n<p>Kale Dor Kayiko elkarteko kideentzat bezalaxe, hezkuntza \u00abguztiaren muina da\u00bb Nafarroako Gaz Kalo elkarteko Ricardo Hernandezentzat ere. Haurrak hezkuntza sisteman nola txertatu ziren azaldu baino, arreta beste puntu batean jarri du: gazte ijitoek ikasketak uzteko duten joeran. 2013an Ijito Idazkaritzak eta Unicefek egin zuten txosten baten arabera, %60k ez dute Bigarren Hezkuntza bukatzen; beste ikerketa batzuek %80az hitz egiten dute. \u00abEgoera oso larria da edozein kasutan\u00bb, dio.<\/p>\n<p>Beste datu deigarri bat ere badago: neskek gradu ertain bat edo goi mailako ikasketak egiten dituztenean mutilek baina emaitza hobeekin egiten dute. \u00abNeskek proportzio handiagoan uzten dituzte ikasketak, baina jarraitzea erabakitzen dutenen errendimendua edo ikasketa arrakasta handiagoa da\u00bb.<\/p>\n<p>Hernandezen iritziz, ikasle batek sistema uzten duenerako sistemak lehenago utzi du ikaslea. Familien arduraz hausnartu eta jokatzen duten paperaz eztabaidatu behar dela onartu arren, sistemak berak ondo funtzionatzen ez dutela uste du. Lehen Hezkuntzan hasten da arazoa, bere esanetan. Izan ere, ijitoak ez diren haur asko 0 eta 3 urte artean hasten dira eskolara joaten, hau da, boluntarioa denean. Bestalde, ijitoak 3 urterekin hasten dira, alegia, \u00abderrigorrezkoa denean, ez lehenago\u00bb. \u00abHortxe badago ezberdintasun bat bi taldeen artean. Guraso ijitoek bat-batean sistemaren barruan ikusten dute beren burua, eta gehienek ez dituzte Lehen Hezkuntzako haur bati laguntzeko gaitasunak. Pixkanaka umea atzean gelditzen joaten da. Zer esanik ez Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara igarotzen direnean\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Ikasketak zailtasunekin jarraitzen dituzten ikasleekin egiten den moduan, sistema arrunta utzi eta eskola berezietara bideratzen dituzte, errefortzuak eman\u2026 Hernandezek dioenez \u00abmaximoen pedagogia\u00bb egin behar da ikasle hauekin, ez \u00abminimoena\u00bb. \u00abEz da nahikoa klasera joatea, zaratarik ez ateratzea, eta etxeko lanak egitea. Ume horrek etxean ez du laguntzarik, gehienetan ardura nagusiak elikadura eta argia izaten dira, eta sistema dagoen bezala egonda irakasleek ezin dute banan-banan, modu pertsonalizatuan inplikatu\u00bb.<\/p>\n<p>Estatu espainiarrak onartutako Ijito Biztanleria Gizartean Integratzeko 2012-2020 Planaren arabera, Hezkuntzan, Enpleguan, Osasunean eta Etxebizitzan eragitea da garrantzitsuena eta ezinbestekoa. Europar Batasuneko kide diren estatuek beren estrategiak diseinatu behar dituzte, eta Madrilek egin du, baina lan handia dago egiteko. Emakumea eta Gazteria arloak ere aintzat hartu beharrekoak dira.<\/p>\n<p>Hitz gutxitan, Gaz Kalorentzat aurrerapausoa litzateke ijito kultura aintzat hartuko lukeen hezkuntza sistema garatzea, beren historia liburuetan jasotzea, babestea, sustatzea. \u00abNafarroara 1435eko apirilaren 27an heldu ginen, eta, hala ere, oraindik ezezagunak gara\u00bb, dio penaz.<\/p>\n<p>Ezagutzen den apurra, Hernandezek dioenez, eta hala salatzen du, estereotipoen bidez jasotakoa da. \u00abUsteek, aurreiritziek XV. mendetik jarraitzen gaituzte, eta denboran mantentzen dira, XXI. mendean egon arren. Hezkuntza, hezkuntza eta hezkuntza baliatu behar da eredua iraultzeko\u00bb. Adibide gisa Gaztela eta Leon jarri du, proposatu egingo duelako ijitoen kultura eskola curriculumean txertatzea. \u00abZergatik ez halako zerbait Euskadin eta Nafarroan?\u00bb, proposatu du. \u00abErrekonozimenduak, gu ezagutzeak, interesa azaltzeak gure herriaren autoestimua indartzen lagunduko luke, zalantzarik ez dut. Ijitoak beti egongo gara harro ijitoak izateaz. Eta liburuetan azaldu nahi dugu, ez telebistako show jakin batzuetan, edo beste mota batzuetako kroniketan. Gizartean parte hartu nahi dugu, gizartearen parte izan, gure historia gurea izateaz gain denona ere badelako\u00bb.<\/p>\n<p>Azken baieztapen horrek baditu izen-abizenak. Tio Javier Etxeberria El Txuntxunero eta Agustin Castellon Sabicas ijito nafarrak. Lehenak txistua jotzen zuen; bigarrena mundu mailan erreferente izan zen gitarra jotzen.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"col-sm-3 no-margin\">\n<div class=\"lateral-highlights\">\n<div class=\"interview-highlight \">\n<div class=\"interview-highlight-image\"><\/div>\n<div class=\"interview-highlight-content\">\n<p>\u00abEuskal ijito edo erromintxelek oso talde interesgarria osatzen dute. Beren balore zerrenda aldatu zuten bertako kultura eta usadioetara egokitzeko. Modu naturalean sortutako mestizajea izan zen, ez inposizioa\u00bb<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"interview-highlight last\">\n<div class=\"interview-highlight-image\"><\/div>\n<div class=\"interview-highlight-content\">\n<p>\u00abFamilia bakoitza gizarte txiki bat da, eta, elkarbizitza nahitaez eman behar denez, \u2018ijito legea\u2019 dugu familiak sisteman egituratzeko. Bi familiaren artean arazorik ematen bada, hirugarren batek, \u2018neutroa\u2019 denak, konpontzen du egoera\u00bb<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>PUBLICADO en GARA 2016\/03\/ &nbsp; OSCAR VIZARRAGA KALE DOR KAYIKO Ijitoen eskubideen defentsan lan egitendu Kale Dor Kayiko elkarteak. Bertako lehendakariordea den Oscar Vizarragak ijitoen historia, usadioak eta herri bezaladituzten nahiak azaldu dizkio \u00abNomada izateak kondaira asko sortu ditu, baina egia honakoa da: inon ez digute lekurik egin\u00bb Oihane Larretxea \u2026 <a class=\"continue-reading-link\" href=\"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/general\/kale-dor-kayiko-garan-entrevista-a-kale-dor-kayiko\/\">Seguir leyendo <span class=\"meta-nav\">&rarr; <\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[17,19],"tags":[],"class_list":["post-6985","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-general","category-hezkuntza-educacion"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6985","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6985"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6985\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6985"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6985"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.otxarkoaga.com\/afo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6985"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}