Korrika 24 gaur goizean igaro da Otxarkoagatik, auzoko kaleak giroz betez eta ibilbidearen azken egunean bere pasora batu diren auzotar ugari elkartuz.
EUSKARA:
Auzotik igarotzean, parte-hartzea izan da berriro ere protagonista, hainbat puntutan jendea batuz lekukoa laguntzeko eta euskararen aldeko babesa erakusteko.
Goiz osoan zehar, adin guztietako auzotarrek Korrikaren zain egon dira. Familiak, gazteak eta helduak elkarrekin aritu dira, Otxarkoagan lekukoaren pasoa giro hurbil, jai-giroko eta parte-hartzailean lagunduz.
Korrika 10:45ak aldera sartu da Otxarkoagan, Julián Gaiarre etorbidetik, eta lehen tartean AFO Otxarkoagako Familien Elkarteak eraman du lekukoa, Andoni eta Asierren ordezkaritzan.
Handik, ibilbideak Pau Casals etorbidetik jarraitu du Kepa Enbeita plazaraino, eta han Pa…Ya konpartsak, Jaione eta Rosaren ordezkaritzan, lekukoa hartu du Korrikarekin auzoan zehar jarraitzeko.
Korrikaren pasoa Doctor Ornilla kalean amaitu da, eta bertan lekukoa Gabriel Aresti BHIri eman zaio. Hortik aurrera, ibilbidearekin jarraitu du, Bilbon izango duen amaierari begira, bi ordu eskasera.
Azken txanpa Bilboraino
Korrika 24 martxoaren 19an abiatu zen Atharratzetik eta gaur amaitu da Bilbon, 12:15ean, Otxarkoagatik igaro eta gutxira, hainbat egunez Euskal Herria euskararen alde zeharkatu ondoren.
CASTELLANO:
La Korrika 24 ha pasado esta mañana por Otxarkoaga, llenando las calles del barrio de ambiente y sumando a numerosos vecinos y vecinas que se han unido a su paso en este último día de recorrido.
A su paso por el barrio, la participación ha vuelto a ser protagonista, con gente incorporándose en distintos puntos para acompañar el lekuko y mostrar su apoyo al euskera.
Durante toda la mañana, vecinos y vecinas de diferentes edades han esperado el paso de la Korrika. Familias, jóvenes y mayores han compartido el recorrido, acompañando el paso del testigo por Otxarkoaga en un ambiente cercano, festivo y participativo.
La Korrika ha entrado en Otxarkoaga alrededor de las 10:45 horas por la avenida Julián Gaiarre, donde la Asociación de Familias de Otxarkoaga (AFO) ha sido la encargada de portar el lekuko en el primer tramo, representada por Andoni y Asier.
Desde ahí, el recorrido ha continuado por la avenida Pau Casals hasta la plaza Kepa Enbeita, donde la konpartsa Pa…Ya, representada por Jaione y Rosa, ha tomado el relevo del lekuko para seguir encabezando la Korrika por el barrio.
El paso por Otxarkoaga ha finalizado en la calle Doctor Ornilla, donde el lekuko ha sido entregado a Gabriel Aresti BHI, continuando así su recorrido hacia el siguiente tramo, ya con vistas a su tramo final en Bilbao apenas dos horas después.
Vídeo del paso por Otxarkoaga
La Korrika 24 salió el pasado 19 de marzo desde Atharratze y ha finalizado hoy en Bilbao a las 12:15, poco después de su paso por Otxarkoaga, poniendo fin a varios días recorriendo Euskal Herria en apoyo al euskera.
Mas información sobre la Korrika



