euskaldunak otxarkoagan

Euskaldunok ez dugu irudimenik

Pasadan astean komunikabide batean Bilboko udaletxeko zinegotzi bati auzoari buruz hitzegiten entzun nuen (Otxarkoaga) . “Imagina Otxarkoaga” garrantzia haundia daukadala esaten zuen, eraldaketaren bidean asko egin dela, etab. Agian bere ustean horrela da.

Orain dela hile batzuk salatu nuen, web gune batzuen bitartez, kaleetan jarritako ikur batzuen euskaratze-era, eskerrak handik gutxira kendu zituztela.

Udaletxeak auzoko pertsona eta elkarte batzuekin egindako proiektu honek, auzoa nolakoa izatea nahi dugun irudikatu nahi du. Printzipioz, horrela esanda, polita geratzen da baina praktikan hitz hutsak besterik ez dira. Hainbeste diru auzoan sartuta auzoko gabezi gehienak beteko omen badira, ez soilik kultura arloan, kirol ta hirigintzari buruz hitzegin genezake , baina zoritxarrez ez da horrela izan. Bestaldetik, proiektu honen helburuetako bat gizarte kohesioa eta auzoaren irudia hobetzea zen. Datu batzuk aipatzearren, orain dela 4 urte delitu gutxiago ematen ziren auzoan ginen, gaur egun, nahiz eta tasa hori igo den, jarraitzen dugu izaten.Bere ordez, gaur egungo segurtasun sentimendua orain dela 4 urte baino askoz kaxkarrago da.

Euskaldunok Otxarkoagan gutxiengo bat gara, hori errealitate bat da. Suposatzen da proiektu integratzaile  batean gutxiengoak errespetatuak izan behar direla, beraien inguru hurbilean erosoak sentitzeko. Baina, berriz ere, salatu behar izango dut “Imagina Otxarkoaga” euskerarekiko duen jarrera, bere blogean (http://imaginaotxarkoaga.blogspot.com )ez duela ezta hitz bat euskeraz jarrita. Agian Euskaldunok irudimenik ez dugulako izango da.

Nakor

OTXARKOAGA.COM

Etiquetado .Enlace para bookmark : Enlace permanente.

10 Respuestas a euskaldunak otxarkoagan

  1. Pingback: #bilbao #otxarkoaga Euskaldunok ez dugu irudimenik « Berriak Gaurko albisteak Noticias de hoy

  2. Jon dice:

    Baina zu ez al zara Txurdinagan bizi? Han euskaldunak askoz gehiago zarete.

  3. Otxarkoagako giputzixe dice:

    ta ze garrantzi deuko nun bizitzea?zu irakurri dezu testue? Agian eztakizu irakurtzen ala «demagogia barata» erabiltzen dezu garrantzitsuena dena ez ikusteko. Hamen gertatzen dana, euskaldunok beti garela baztertuak ta berdin da nun eiten den, salatu beharrean gauz.

    Ale! Aupa Otxarkoagako euskaldunek!Animo!

  4. Otxarkoagako giputxie dice:

    Ganera ze oxtia!!ta zu ahal zea euskalduna??Zure hizkuntzaren defentsa eon biharian txotxolakeriak esaten!Zure jarria nazkagarria da mutiko. Dena den, normala horrelako «euskalki pulkro» horrekin, nundik atea alzea? ope batetik ala google traductor-tik, ale!jun iturgaizekin berba itera

  5. Jon dice:

    Zuk hitzegiten duzun moduan idazten duzu, nik (gazteleraz «deformación profesional» esaten zaionarengatik edo) euskara batuan idazten dut eta bizkaiera eta batuaren arteko nahasketa batetan hitzegiten dut. Biok potrotan jartzen zaiguna egiten dugu eta ez dut uste horregatik mespretxatu behar nauzunik.

    Horrela ere, nere aurreko iruzkina zeragatik zen: egunero ari zaizkigu dozenaka ustezko auzotar esanez zeinen arro dauden gure auzoaz, zeinen kezkatuta dauden bertako arazoez… eta gero ahal izan dutenean ospa egin dute. Hartu ezazu orain dela urte batzuk argitaratu zen «Retratos de Otxarkoaga» liburua, non auzotar ezagunen berri ematen den, eta ia denak auzotik kanpo bizi dira.

    Oso ondo iruditzen zait Deustu, Peñascal edo Txurdinagan bizi den norbait gure auzoan euskara sustatzen aritzea, edota Gipuzkoatik etorritako otxarkoagatar berri bat auzoan euskararekiko zaletasuna piztu nahi izatea, baina guzti hori egunero Otxarkoagan biziz egiten da, ogia erosterakoan, autobuseko geltokian, edo Josetxun bazkaria eskatzeko orduan lehenengo hitza euskaraz izanez lortzen da.

  6. Nakor dice:

    Jue!foroa pilpilean dago. Lehenik eta behin, Otxarkoagako biztanlea naiz, bizitza Otxarkoagan egiten dut, nire erlazio pertsonal guztiak Otxarkoagan daukat, nahiz eta Txurdinagan lo egin. Ez baldin badaukat Otxarkoagan etxebizitza, udal etxebizitzaren politikagatik da. Baina ez dut uste hori hemen eztabaidatzeko denik. Gainera datu bezela esango dizut zirikatzen nengoen proiektu horrek, parte hartu dituzten pertsonak 60%tik gora ez direla bizitzen auzoan eta gehiago esango dizut, zure IP-a ez da auzokoa.

    Beste aldetik, nahiko txarto iruditzen zait, gure lagun giputxi-ari bezela, kritikatzen denean euskararen erabilpena eta Otxarkoaga auzo bezelako marku batean oinarrizko gauzak egon behar zirenak euskeraz idatzitak, zuk keezko oihalak sartzea.

    Azkenik gustatuko litzaidake azkenengo iruzkinean jarri duzuna zuk betetzea, nik behintzat egiten dut eta esango dizut gauza bat gero eta jende gehiago euskeraz hitzegiten duela auzoan.

  7. Jon dice:

    Auzoko zein negozioetan eskatzen duzu euskaraz? Nik erosten dudan okindegian ez dakite (noski, behin ez dakitela jakinda, ez naiz egunero euskaraz eskatzen aritzen). Behar dudan beste guztia edo ia guztia kanpoan erosten dut, egunero kotxean kilometro pila egin behar baititut lanera joan eta itzultzeko eta gehienetan hipermerkatu batetan erostea besterik ez zait geratzen. Ez nere senitartekoek ez auzoan geratzen zaizkidan lagun gutxiek ez dakite ezer edo ia ezer. Beraz, ez zait norekin gelditzen euskaraz aritzeko…

    Posdata batzuk:

    1.- Ez dut zure egoera pertsonala ezagutzen, baina Otxarkoagatik kanpo etxebizitza erosten duten askok, diru kontuarengatik bada, auzoan erosteko arazorik ez lukete, Bilboko etxe merkeenetarikoak baititugu. Nere etxearen moduko bat 100.000€tan erosi daiteke gaur egun eta aukera nahiko zabala dago auzoko ia kale guztietan.

    2.- IParen kontu hori ez da oso argumentu baliagarria ez dakit zer demostratzeko. Ez naiz gauza petsonaletan sartuko, baina guztiok ez gara etxetik konektatzen edota ez dugu gure bigarren etxebizitza Cantabrian erosten, eta abar.

    3.- Zure artikuluaren gaiari erantzunez, beti izan naiz Otxarkoaga auzo oso segurua delaren defendatzailea. Izan ere, nere egoera pertsonalagatik, auzora gaueko ordu txikietan iristen naiz beti eta inoiz ez dut arazorik izan.

    Orain denborak oso larri nabil, ea gero honen inguruan idazteko denborarik dudan…

  8. Otxarkoagako giputxie dice:

    Baie zeuk ez erantzun horlako pertsonajillori, hau «salvapatrias» besteik ez delako ta ikusi ateatzen zaio gitxinaka gauziek, ez du ezta 2 minutu pasetan etxien ta oin bator auzoko tiporik gartzitsuna bezela, bere auzugatxik ezer in barik. Gertatzen iatzuna bakizu zer dan, «complejo de inferioridad» dekozula ta bestiok ez dekogula orren errue. Nabaitzen ziat auzun ez duela bizi nai ta bestien kontra aritzen da, ganera zeuk esatenzuna tipejo honek ez duela ezta auzun biziten ta geo dator ez dela etxetikan konektetan, benga ez iatzut sinesten.
    Esatenzu zure euskeriarekin ez sartzie, bakizu zer deritzot, jutie EUROTZAINDIAREKIN praktiketan, idaztenzuna ez da euskeria ezta ezer, tipo guay batzuen inbentue besteik ez da ta beintzat neri nazka emoten iat.Ganera flipatzenzu auzu hontan euskeraz itea lehengo itzetik,noekin?txakurrekin?lau ankazkoak dinot, emen eskkolagabtuak bakarrik dauz ala beintzat geienak baitira. Ta ganera ze oxtia!etortzen zea auzu bizitza auzukua izaateko ta zeuk eztozu inoz auzun bizitzaik iten, jun zaitez pikutare!. Onartu ez dezula arrazoia ta listo jun zea «de guay» ta ezin da orla jun bizitzatik.

  9. Nakor dice:

    Baina zer da hau, giputxi lasaitu zaitez mesprezuekin ez dugu inora heltzen. Jon idatziko du nahi duen erara eta gainera Otxarkoagakoa baldin bada,asko da saiatzea euskeraz idazten, zuk ere ezagutzen duzu auzoko errealitatea. Esaten duzunean eskolagatuen auzoa dela…. ez dakit nola esan baina oso gogorra da hori. Egia da euskera aurrera egiten duenean gizartearen baitan, bere barruan dauden jendea ez badu hizkuntz hori ikasten nolabaiteko «eskolagabetuak» izango dira baina zoritxarrez hori ez da gaur egungo errealitatea.Egia da, esaten duzunean besteei exigitzen duela Otxarkoagan etxea eukitea,bizitza emotea auzokoak izateko eta berak erosketak, bizitza … kanpoan egiten duenean, hori aurpegia pixka bat eukitea da. Dena den, batzuetan horrelako gauzak ezin dugu aukeratu,horrela etortzen dira.

    Jon, badakit ez duzula nire egoera pertsonala ezagutzen bestela ez zenukezu esango esan duzuna, nik gustora eukiko nuke etxe bat Otxarkoagan baina koherentziagatik ez dut etxe bat erosten.Koherentziagatik eta gaur egungo merkatua ez digu aukera hori ematen gazteoi. Dena den, 100.000 eurogatik etxerik aurkitzen baduzu miraria izango da ala entxufismoa, sartzen baldin bazara edozein inmobiliaria, 2 eskuko orrialdetan, etab. preziorik merkeena 120.000 ta pikutik gora dira (gaur konprobatu dut,jejeje).Beste aldetik ,nire artikulua gehien bat euskaldunoei egiten diguten hutsagatik da, kantsatuta nago beti nire eskubideak urratutak izateak. Auzoan, ez daude toki asko euskeraz egiteko baina badaude eta bertan egin beharra daukagu, argi dagoena okindegi batean ez badakite ez zara joango egunero iskanbiletan sartzera.

    Gustora irakurriko dut zure iritzia «Otxarkoaga irudikatu»ri buruz.

  10. Jon dice:

    Nere ikuspuntutik «Imagina Otxarkoaga» eta antzeko ekimenak propaganda hutsa dira. Horrelako ekimenek ez dute sinisgarritasunik sustatzaileek (Udala kasu honetan) ez badute konpromezua hartzen bertan hartzen diren erabakiak aurrera eramateko (agian ez naiz oso ondo informatuta egongo, baina hitzak beti oso politak baldin badira ere ez dut jarrera hori antzeman). Etxera bidali zuten inkesta bete nuen eta ezagun baten bitartez proposamen batzuk helarazi nizkien baina ezertarako balio izango ez zutelaren konbentzimenduaz. Behin bi urte edo igaro direla, otxarkoagotarrok gizalegez jokatu behar dugula dioten kartel batzuk ipini dizkigute, baina hortaz aparte ez dut hobekuntza argirik nabaritu (agian oker egongo naiz, baina ez dut «iraultza» handirik ikusi).

    Etxebizitzen prezioari dagokionez, nik ere begiratu berri dut interneteko inmobiliaria batetan eta egia da 100.000€gatik ez dagoela ezer, baina kontutan izanda salmentan dauden etxe gehienek urteak daramatzatela salgai, 120.000€ eskatzen duenari 90.000€ eskeini ezkero ziur onartzen duela (Aixe-Onan -badakit hor garestiagoa dela- eta «Txinoaren» atzean gutxienez hiru urte salgai daramatzaten bi pisu daude). Gero, eta hau kuriositate moduan diot, bere etxea 200.000€tan saldu nahi duen «flipatua» dago (Larratundu kalearen behekaldean).

    Gustora irakurriko nuke euskaraz atenditzeko gai diren auzoko lokalen izen batzuk, nere etxe inguruan egon ezkero eta ahal izan ezkero bertan erosiko bainuke.

    Eta bukatzeko (otxarkoagotar gipuzkoarrari zuzenduz), oso gutxi axola zait ezezagun bat nere idatzizko euskaraz, nere ohiturez edo lan errutinaz barre egitea, eta inondik inora ezagutu gabe ni hau edo beste naizela esatea, norbere ideiak defendatzeko bestea topiko guztiekin klasifikatu beharra balego bezala. Ez dudana onartzen da Otxarkoaga eskolagabeen auzoa dela esatea: bertan bizi diren aiton-amonek, Euskal Herriko beste edozein langile herrietan bezala, askok eskola gutxi jaso dute, baina bere ondorengook beste tokietan bezala gogor aritu gara lanbide bat ikasi edo karrera bat ateratzeko (nere familian lau anai-arreba gara eta bakarrak ez du ikasketarik; eta hauen seme-alaba guztiak ari dira zerbait ikasten). Gero auzoak jasotzen dituen behar sozialak dituzten familiak daude, askotan eskola gutxi duten pertsonak, eta estatistikoki auzoko hezkuntza maila okertzen dutenak, baina tira, hori beste gai bat da.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.