Himajina Otxorkuagua eta euskera
Auzokide batek idatziko iritzi artikulo bat:
Horrelako izenburu bat irakurri ezkero, zer espero zenuke iritzi artikulu batez? Ze esango zenuke idazmen akatsez beteriko esaldi batez?
Orain dela denbora nire e-mailean, printzipioz, dokumentu barregarri bat zena jaso nuen, Powerpoint horretan hainbat akats agertzen ziren: “Autobuses mañana y tarde” “autobusak goiz eta berandu”, “4º planta” “4ºlandarea”… Momentu horretan dudarik gabe iribarre egin nuen. Denborarekin, horrelako akatsak behin eta berriro ikusirik, barre gutxiago sortarazten ninduten.
Gaur egun, gure bizitza euskeraz egitearen alde apustua egin dugunok, gero eta erreztasun gehiago daukagu, euskaldun kopurua igo delako, auzoan baitan. Oraindik asko gelditzen zaigu egiteko baina, hala ere, begiratu besterik ez dugu auzoko udal ikastaroetako ikasle kopurua, berrehun pertsonatik gora baitaude.
Pasadan asteartean, auzoko blog batean albiste bat ikusi nuen. “Imagina Otxarkoaga”ri buruz hitzegiten zuena. Bere barnean hemen utzi dudan argazkia zegoen, auzoko kaleak jantzi duten banderolarekin.Egia esan, inoiz ez diet harretarik jarri, bertan zirela orain dela hilabeteak konturatu nintzen, baina inoiz ez irakurri. Azkenean, irakurri egin ditut. Beste sasoi batean, powerpoint baten sartuko nuen eta hortik bidali, nire lagun eta ezagunek barre egin zezaten, baina ez daukat gogorik . Ez dut gogorik, kokoteraino nagoelako esaldi famatu horiek entzuteaz “que más da si total, para cuatro que entienden” ala bestela “euskeraz izatea nahi zenuen, badago, berdin da nahiz eta txarto egon”, nire ustez errespetu falta hutsa delako. Egia da batzuetan zailtasunak daudela gauzak itzultzeko, baina gauzak azkar egiteagatik ez itzuli edozein eratan, errespetu kontua delako.
Pertsonak zain ditzagun, euskera ere! Auzoko izate direlako. Gizalegezko Otxarkoaga imagina ezazu
Nakor