hitzaldia

Alemaniako lagun talde batek 2010ean osatu zuen egungo ‘Legion Condorrek eragindako suntsipena – 36/37ko gerran nazien bidegabekeria, iragana eta oraina’ izeneko erakusketaren mamia. Bi urtera, Baskale elkarteak, testuak euskaratu eta argazkiz hornitutako 17 panel Euskal Herriko hainbat aretotan paratu ditu. Egunotan, Santutxuko AEK euskaltegiko hormetan eskegita daude.

condor

Euskaldunok Condor Legioari buruzko «gauza asko» entzun ditugu Baskale euskal alemaniar elkarte soziokulturaleko Andrea Heuschmiden arabera. Horregatik 2012an, Alemanian, ‘…Luftwaffe-ren erabateko arraskata’ izena zuen erakusketako edukiak Euskal Herrian kaleratzea proposatu zietenean, Baskale elkarteko lagunek euren buruari galdetu zioten «ea merezi zuen 36ko gerraren, Condor Legioaren eta Gernikaren suntsipenaren historiari buruzko beste lan bat egiteak». Izan ere, historia horrren «parte batzuk» ezagunak dira, baina oraindik orain «badaude hutsuneak». Esaterako, «inork gutxik ezagutzen du militar alemaniarrek indar kolonial espainolari emandako laguntza Rifeko gudaren azken unean». Hori guztia Condor Legioak airetik Bizkaiko herriak suntsitu baino 20 egun lehenago gertatu zen.

Urte haietako suntsipenak ez ezik, museo eta omenaldietan «orduko kriminalek eta haien ondorengoek» historia nola azaltzen duten ere erakutsi nahi izan du Baskale elkarteak: «Gaur egun, Gernikan, Durangon edota Otxandion gertatu ziren bezalako suntsipenak ari dira gauzatzen munduan, beste kriminal batzuk eraginda». Horrela, jatorrizko erakusketa alemaniarraren ituzlpena eginez «hutsune historiko horiek betetzea» izan da elkartearen asmoa. «Uste dugu merezi izan duela».

Santutxuko AEK euskaltegian ikusgai

Orain urtebete Gernikan inauguratutako ‘Legion Condorrek eragindako suntsipena – 36/37ko gerran nazien bidegabekeria, iragana eta oraina’ erakusketa Santutxura, AEK euskaltegira -Arbidea 21- iritsi da Euskal Herriko zortzi herritan geldialdia egin ostean. Euskaltegiko hormentan ikusgai dago nahi duen orok bisita dezan.

Hitzaldia

Ekainaren 5ean, osteguna, hitzaldia eskainiko dute Baskale elkarteko kideek euskaltegian bertan 19:00etan. Auzoari eta auzotarrei irekitako ekitaldia izango da. Besteak beste, Francoren gobernuak eta alemaniar gobernu naziak izan zituzten hartu-emanak eta orainaldira arte luzatu diren «bidegabekeriak» izango dituzte mintzagai.

Etiquetado .Enlace para bookmark : Enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.