|
BILBAO Udal Aldizkariaz
Ailegatu da nire eskuetara BILBAO aldizkariaren 239. alea (2009ko Uztailari dagokiona) eta haserretu naiz oso. Berrogei eta zortzi (48) orrialdeetatik soil soilik bi (2) agertzen dira euskaraz. Galderak guztiz errazak dira: zer nolako errespetua dauka gure udalak euskararekiko horrelako portaera izateko berarekin?. Edo, hori da gobernu ekipoak euskararen erabilerari buruz pentsatzen duena?. Edo, P.P.k esaten duen bezala:”los nacionalistas nos quieren imponer el euskera y arrinconar el español” Non dago euskararen normalizazioa udal publikazioetan? Non geratzen dira “165.000 bilbotarrek, neurri handian edo txikian, euskera dakitela” Ana Castro Euskara Sailaren Zinegotziaren hitzak?. Hori da, akaso, euskarak , non eta Bilbon, merezi duen tratamendua?. Nire ustez portaera hori onartezina eta lotsagarria da gaur egun euskararen normalizazioan sinisten badugu, oso fabore txikia egiten diolako. Guztiz kontrakoa behar zen instituzioen jokabidea euskararekiko. Nahiko mingarria da edozein euskaldunarentzako udal bulegoetara hurbiltzen den bakoitzean hau entzutea: “parkatu, baina ni ez dakit oso ondo euskera, hobeto erderaz”. Baina, noski, euren arduradunen jokamoldearekin… Transizio delakoa momentutik bertatik, Bilbok beti izan du alkate abertzalea. Baina, euskalduna?. Okerturik ez bagaude, udal batzarretan ez da inondik ere entzuten gure hizkuntza-eta badira euskara menperatzen duten pertsonak-. Hau ikusita, zer esan nahi du “euskara erabiltzeari animatu nahi diegu bilbotarrei”esaldiak?. Non dago Instituzioen eredua? Non dago euskararekiko gure konpromesua?. Zertarako Euskara Saila horrelako portaera udalatik bertatik ikusi ondoren?. Hitz hutsek ez dute deustako balio ekintzez lagunduaz ez badoaz. Errespeto gehiago merezi du euskarak. Batzuoi asko kostatu zitzaigun euskara ikastea orain geure erakundeetatik hau ikusteko. Nik animatu egiten diet esaten dena praktikara eramateko euren ereduarekin euskara normaltasun osoz erabiltzeko eta ez orain egiten den bezala txoko baztertuan izaten. Aurrera, euskarak merezi duelako.
Pablo Herran Ruiz de Apodaka (euskaldun ikasia) |
Páginas
Archivos
Categorías
- accion social
- antenas contaminacion electromagnetica
- ascensores igogailuak
- autovia autobidea
- barrutia 3 consejo distrito 3
- bbk
- berdeguneak zonas verdes
- cultura
- dokumentala
- emakumea
- euskara
- exposiciones
- federacion AAVV Bilbao
- fracking ez
- gazteria / juventud
- general orokorra
- hauteskundeak elecciones
- hezkuntza educacion
- hirigintza urbanismo
- historia
- hitzaldi
- imagina otxarkoaga
- ingurugiroa medio ambiente
- iritzia
- jaiak
- kirolak
- korrika 16
- korrika 17
- korrika 18
- korrika 20
- korrika 21
- korrika 22
- kutsadura contaminacion
- lanak obras
- limpieza
- locales sociales
- Luis Bilbao Larrondo
- metro
- obituario
- obras lanak
- ordenanzas
- osakidetza sanidad
- osasuna
- otxarkoaga
- otxarkoagatarrok
- participacion ciudadana
- polideportivo
- rehabilitazioa rehabilitacíon
- sucesos gertakari
- transporte
- udaltzaingoa policia municipal
- Uncategorized
- urbanizazioa urbanizacion
- vivienda
- www.otxarkoaga.com
- zarama basura
Etiquetas
antenas contaminacion electromagnetica antenas contaminacion electromagnetica arbolantza arquitectura ascensores aste nagusia athletic Autovía basura Bilbao bizitegi cem centro civico contaminacion contaminacion electromaganetica contaminacion electromagnetica crisis cultura desahucio DESAHUCIOS documental euskera exposicion hirigintza historia huelga jaiak kirolak korrika linea 3 Luis Bilbao Larrondo metro moviles obras otxarkoaga parque polideportivo teatro transporte txurdinaga urbanismo urbanizacion Variante Este vivienda wifiMeta
-